ZUTITU, SLk zehatz eta zorrotz errespetatuko du argitalpen digitalaren erabiltzaileek emandako izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna, datuen babesaren gainean indarrean den araudia betez, eta besteak beste, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena.
Posta elektronikoa ez da onartuko erreklamazioak aurkezteko baliozko bide moduan. Helburu horretarako ezinbestekoa izango da ZUTITU, SLren bezeroaren arretarako zerbitzura jotzea, eta zerbitzu horrek esango du egoera bakoitzean nola jokatu behar den.
Orrialde hauetara iritsiko den informazio guztia, hala nola aipamenak, iradokizunak edota ideiak, ZUTITU, SLri doan emandakotzat joko da. Ez da bidali behar era horretan tratatua izan EZ daitekeen informaziorik.
ZUTITU, SLren jabetzakoak EZ diren orrialde hauetako produktu eta zerbitzuak bakoitza bere jabearen marka erregistratuak dira, eta hala aitortzen ditu ZUTITU, S.L.k. Sustapen eta informazio bilketarako helburuekin agertzen dira argitalpen digital honetan. Jabe horiek beren jabetzako informazioa aldatzea edota kentzea eska dezakete.
Edozein motatako adierazpen eta/edo erreklamazioak egiteko jakinarazpen idatzia eta/edo posta zertifikatua erabili behar da. Horrela eginda bakarrik izango da baliozko.